Arruek dio zerga proposamena ez dela "batere irudimentsua"
PPko zinegotzi Jose Luis Arruek eragozpen ugari ipini dizkio Udal Gobernuak egindako udal tasa eta zergen proposamenari. Hasteko, Udal Gobernuak egindako kalkuluak kritikatu ditu. «Urtean 30.000 euroko diru sarrerak, etxea eta autoa duen familia batek batez beste 731 euro ordaindu beharko ditu, alegia, 28 euro gehiago». Udal Gobernuaren planteamenduak familiak are gehiago itoko dituela uste du. Horregatik, zuzenketa «pila bat» aurkezteko asmoa dute.
Azken batean, Bilduren proposamena ez dela «batere irudimentsua» esan du Arruek. «Errazena baliabide gehien dutenei zerga eta tasak igotzea» dela dio. Ekonomia suspertu eta zerga-ordaintzaile gehiago lortzeko, ordea, beste tresna batzuk baliatu beharko liratekeela uste du.