Mendi irteera antolatu du Fortuna Kirol Elkarteak
Bisaurin mendira (2.669 m) irteera antolatu du Fortuna Kirol Elkarteak. Irteera urriaren 23an egingo dute eta hurrengo egunean itzuliko dira. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 70 euro. Prezioak afaria, lotarako lekua, gosaria eta autobusa barneratzen ditu. Izena emateko, 943-21 49 00 telefonora deitu behar da.