Urrezko Aizkolarien Ligako finalerdia jokatuko dute Araban
Urrezko Aizkolarien Liga finalerdietara iritsiko da asteburu honetan. Igandean, urriaren 9an, Arabako Pobes herrian izango da lehia. Bertan, A eta B taldeetako txapeldun ordeak lehiatuko dira: Azpilikueta eta Donato Larretxea. Basaurin urriaren 12an izango den finalerako tokia lortzen saiatuko dira biak ere.
Dagoeneko finalerako tokia lortua dute Igeldoko Joxemari Olasagastik (A multzoko lehena) eta Atutxa II.ak (B multzoko lehena.