Durangon jokatutako finaleko podiuma (Argazkia: Jai Alive)
Txapelketako finalean Mikel Egiguren donostiarrari 30-17 irabazita, zesta puntako bederatzigarren Buruz Buruko txapela jantzi zuen asteburuan Iñaki Osa Goikoetxeak.
Egiguren II.a oso ongi aritu zen Durangoko finalean, baina partidako lehen zatian bakarrik lortu zuen markagailuari eustea. Izan ere, 9-9ko berdinketatik aurrera, Goikoetxea izan zen jaun eta jabe. Iaz, puntista berdinek jokatu zuten finala, eta ordukoan ere txapela berdinak jantzi zuen, 30-19 irabazita.