GPSa erabiltzen erakutsiko dute Vasco de Campingen
Azaroaren 8an hasiko den ikastarorako izen ematea zabalik dago; gehienez 12 lagunek izango dute bertan parte hartzeko aukera
GPS ikastaroa antolatu du Vasco de Camping mendi elkarteak aurten ere. Ikastaroa azaroaren 8an, 10ean eta 12an izango da, eta Jaime Eguzkiza arituko da irakasle. GPSaren erabilera ikasi nahi duten guztientzako zabaldutako ikastaroa da eta bi eskola teorikok eta praktiko batek osatuko dute. Eskola bakoitzak hiru orduko iraupena izango du; teorikoak klubaren Groseko egoitzan emango dituzte (Iparragirre, 8), 19:00etatik 22:00etara, eta praktikoak, berriz, Zarauzko Pagoetan, 9:00etatik 17:00etara.
Ikastaroan parte hartzeko gomendagarria da federatua egotea; federatuak ez direnentzat, elkarteak seguro berezi bat egingo die ikastarorako. Izen ematea dagoeneko zabalik dago. Klubeko bazkideek 45 euro ordainduko dituzte eta bazkide ez direnek 50 euro. Hori bai, behin izen ematea egindakoan oraindu beharko da ikastaroa.
Zehazki, oinarrizko orientazioaren ezagutza duten mendizaleei zuzendutako ikastaroa da. Eta gehienez 12 lagunek izango dute parte hartzeko aukera. Ikastarorako beharrezkoa izango da koaderno bat, arkatza, erregela eta borragoma eramatea. GPSa ez dutenek elkarteak utzitakoa erabiliko dute. Izena emateko klubera dei daiteke, 943-27 18 66 telefonora, edo e-posta bidez, cvc@vascodecamping.org.