Peñafloridaren agurra

Hondeamakinak Amarako Peñaflorida institutura iritsi dira eta hutsik zegoen eraikina txikitzen hasi dira. Gurutze formako eraikina lurrera bota eta itxura laukizuzena izango duen beste eraikina altxatzea izango da hurrengo pausoa.

Peñaflorida berriak, zaharrak ez bezala, jangela izango du. Horretaz gain, 32 ikasgela eta 800 bat ikaslerentzako tokia egokituko dute. 2013-2014 ikasturteari eraikin berrian ekiteko dena prest egotea aurreikusi dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, denera, 6,7 milioi euroko aurrekontua bideratuko du institutu berria altxatzeko.

Udalak birlandatuko dituen hiru sekuoia lekuz aldatzea izango da hurrengo egunetan eman beharreko urratsa.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend