Presoek kartzela zigorra etxetik hurbil betetzeko eskatu du Frantziako Asanblada Nazionalak
Diputatu guztiek onartu zuten Gandolfi Scheiten legegaia, Front de Gauche alderdiko bi ordezkarik izan ezik; haiek ez zuten bozkarik eman. Frantziako Asanbladan euskal presoak hurbiltzeko eskatu zuen Baionako alkate Jean Grenetek: “Euskal Herrian hasitako aro berri honetan, bakea lortzeko keinu gisa”. Legegai honek hainbat preso donostiarren egoeran eragina izan lezake.