Musikeneko Orkestra Sinfonikoak kontzertua egingo du otsailaren 26an
Gazteen Kontzertu Solidarioa eskainiko du Musikeneko Orkestra Sinfonikoak, Viktoria Eugenian. Hirugarren urtez jarraian, Musikeneko ikasleek antolatu dute kontzertua, eta lortutako dirua, Peruko gazteei bideratzeko asmoa dute, El Huambrillo proiekturako. Kontzertua otsailaren 26an izango da, 19:00etan. Telekutxan, kutxasarrerak.net-en, eta Viktoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatilan eros daitezke sarrerak, 13-16 eta 20 eurotan.