Txu-Txu trena erabili dute Ikasbideko ikasle txikienak ez zitezen neka. (Argazkia: Mikel Goñi).
Auzo osora hedatu dituzte inauteriak Ikasbide ikastetxeko haurrek. Euskal inauteri tradizionala oinarritzat hartuta, Loiolako Erriberako eskolako ikasleek mozorroaren jaia dela gogorazi diete inguruko herritarrei.
Gurasoen eta paseoan zebiltzanen gozagarri izan da inauteriaren adierazpen hau. Jai eguna ez izanik, arratsaldez ari dira egiten Ostiral Mehearen ospakizunak. Horren adibidea da Ikasbideko ikasleen inauterietako kale jira.
Gregorio Ordoñez kalean buelta eman dute Ikasbideko ikasleek, eskola aldera itzultzeko. (Argazkia: Mikel Goñi).
Txikienen poz aurpegia ikusi ahal izan da baita kristalen beste aldetik ere. (Argazkia: Mikel Goñi).