Ezker abertzaleak agiri bat plazaratuko du, otsailaren 26an, Kursaalen
“Euskal Herrian bakea eta eszenatoki demokratikoa eraikitzeko” ekarpena egingo du, hilaren 26an, ezker abertzaleak. Horixe aurreratu dute egun horretan egingo duten ekimena aurkezteko agerraldian. Ekitaldia Donostiako Kursaalen izango da, 12:00etan.
Otsailaren 26an, agiri bat plazaratuko dute Kursaalen, bost ardatz hauetan oinarrituta: bakea, Euskal Herrian eraikitzeke dagoen helburua; gatazkaren ondorioentzako erantzuna; aitortza sustatu, elkarrekiko errespetutik abiatuta; Euskal Herriak daukan egia ezagutzeko premia; eta elkarrizketa eta akordio demokratikoa, berriro ez errepikatzearen bermeak.