La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik
Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin
La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan.
Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko berriaren biran bisitatzen dituen herrialde guztietan. «Euskadiren enbaxadore izatea erraza da. Hitzarmena azaldu zigutenean ez genuen zalantzarik izan, eta sekulako ohorea iruditu zitzaigun» ziurtatu du musika taldeko Pablo Benegasek. Hitzarmenaren bidez, taldeak bideo bat egin beharko du eta Promesas de primavera abestia hautatu dute.