Krisiaren aurkako prezioak Kursaalen
Gipuzkoako 75 dendak %80ko merkealdia egin dute Kursaaleko Stock-aren ferian. Gaur eta astelehena bitartean izango da zabalik
Neguko merkealdia bukatu dela uste dutenak oker daude. Eskaintza tentagarrien bila ibiltzea gustuko dutenek Stock-aren ferian izango dute arropa eta beste hainbat produktuen artean aukeratu eta erosteko aukera paregabea. Moda, osagarriak, zapatak, larrua, apaingarriak, optika… Guztira Gipuzkoako 75 dendek postua jarriko dute Kursaalen. Azoka 10etatik 21:00etara izango da zabalik gaur eta igandea bitartean. Astelehenean, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Sarrera 2 euroren truke eskura daiteke, eta bisitarien artean Groseko Arrizul hotelean egonaldi bat eta Viento Sur jatetxean bi pertsonentzako afaria zozkatuko dute.