Preso gaixoen egoera izango dute hizpide bihar Bidebietako Uliazpi elkartean
Gaixotasun larriak dituzten presoen inguruko mahaingurua eta afaria antolatu dute biharko, 21:00etan, Bidebietako Uliazpi elkartean, Herrira mugimenduaren ekimenez. Jaiki Hadi taldeko psikologo batek hartuko du parte eztabaidan. Txartelak Zumardin, Txikin eta Guardaplatan eskura daitezke, 12 euroren truke.