Euskaltzaleak, gozatzen
Parte Zaharra jendez lepo dago, Euskaraz Bizi Eguna dela-eta. Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildu da jendea, eta jaiarekin gozatzen ari da. Sare sozialen bitartez euren argazkiak zintzilikatzen ari direnak ere badaude. Argazki hau Twitterretik eskuratu dugu. Hain zuzen ere, Euskal Herrian Euskaraz Twitter bidez ari da egiten jaiaren zuzeneko kontakizuna: #euskarazbizi da gakoa.