Arrazakeriaren aurkako 'flash mob'-a egin dute Usandizagako ikasleek
Igandean egingo duten Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako XV. Martxa ezagutzera emateko Usandizagako Diseinu Grafikoko ikasleek ‘flash mob’-a egin dute gaur goizean Koldo Mitxelena Kulturunearen atarian. Poteekin egindako zaratak etorkinei buruzko aurreiritzi eta estereotipoak irudikatzen ditu. Behin eta berriro errepikatu eta zabaldu egiten dira, zurrumurru bilakatuz; eta hauek diskriminatzaileak dira. Horregatik, sirena jo, alarma piztu, eta zurrumurruen katea hausteko deia egin dute ikasleek.