Judith Jauregi, goizean Kursaalen emandako prentsaurrekoan (Argazkia: Estitxu Zabala)
Antonio Machadori omenaldia eskainiko diote Judith Jauregi Aieteko pianistak eta Jose Sacristan Madrileko aktoreak, larunbatean Kursaalen eskainiko duten ikuskizunaren bidez. Izan ere,
De los dias azules al sol de la infanciaikuskizunak, poeta espainiarraren bizitza errapasatuko du, atzetik aurrera, hau da, zahartzarotik haurtzarora. Zehazki, Machadoren poemak interpretatuko ditu Sacristanek, eta Jauregik pianoarekin lagunduko dio. “Poesia momentuak daude, musika momentuak daude, eta poesia eta musika momentuak daude”, zehaztu du Jauregik, Kursaalen emandako prentsaurrekoan. Iaz estreinatu zuten ikuskizuna Bilbon, eta Bartzelonan ere egon dira. Sacristan umore handiko pertsona dela aipatu du Jauregik, eta berarekin lan egitea oso erraza izan dela gehitu du. Azken batean, “musika eta poesia baino haratago doa” adierazi du Jauregik eszeneratuko duten lanaren inguruan.