Donostiako zuhaitzen aitabitxi eta amabitxi bihurtu nahi al duzu?
Cristina Enea Fundazioak ‘Zuhaiztatu zaitez!’ egitasmo berria aurkeztu du gaur
Helburua da herritarrak, erakundeak eta ikastetxeak Donostiako zuhaitzen aitabitxi eta amabitxi bihurtzea; hau da, “zuhaiztatzea”. Ekimen honen bidez, gizartearen eta zuhaitzen arteko lotura sendotu nahi dute. Horretarako, webgune berezi bat garatu dute Cristina Enea Fundazioan (oraindik proba eta zuzenketa fasean). Bertan, zuhaiztatutako zuhaitzen fitxak kontsulta daitezke.