Marisol Garmendia: "Donostia 2016 proiektuak ez du ikurrik; ez du herririk; ez du estaturik. Proiektu hau elkarbizitzarako kultura da"
Denen artean, «lan handia» egin dutela onartu du eta izendapen ofiziala lortzea ospatzeko arrazoia ere badela jakinarazi du Garmendiak. Zinegotziak, ordea, erakundeetako ordezkariei baino, herritarrei eman nahi die nagusitasuna, haien lorpena dela uste baitu. Aurrerantzean, desio nagusi bat du Garmendiak: «elkarbizitzarako kulturak izan behar du giltzarri, hori baita proiektuaren funtsa». Elkarbizitzarako proiektua dela azpimarratu du zinegotziak: “DOnostia 2016 proiektuak ez du ikurrik; ez du herririk; ez du estaturik. Proiektu hau elkarbizitzarako kultura da”.
Proiektua abian jartzea zaila izan zela aitortu du, baina “poliki-poliki” donostiarrek proiektu honetan aukera bat ikusi dutela uste du: “Aukera bat ikusi dute kulturaren bidez gauzak eraldatzeko”.