Presoen aldeko bertso saioa, bihar, Katalunia plazan
Groseko Herria Bilguneak maiatzean zehar presoen aldeko hainbat ekimen egin ditu. Elkartasun hilabetea bihar amaituko dute bertso saio batekin. Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan; eta Unai Gaztelumendik, berriz, gaiak jartzeko ardura izango du. Saioa Katalunia plazan egingo dute, 12:00etan.