Udalak ez du AHTa egiteko lur desjabetze akta sinatu
Espainiako gobernu ordezkaritzari AHTaren ibilbide zehatza azaltzeko eskatu dio
Martuteneko hainbat bizilagunek gaur eta bihar udalera joateko deia jaso dute, Espainiako Sustapen Ministerioaren bidez, euren lurren desjabetza onartzeko. Udalak berak ere AHTaren ibilbideak kaltetuko dituen lursailak ditu Martutenen. Ez du lur desjabetze akta sinatu; lursail publiko horien desjabetze aktak udaletxean sinatzeari uko egin dio, eta Sustapen Ministerioko ordezkariei desjabetze akten sinadura horiek lur kaltetuetan bertan egin ditzaten eskatu die.
Bestalde, Espaniako gobernu ordezkaritzari eskatu dio AHTaren ibilbidearen inguruko informazio zehatza emateko. Izan ere, duela gutxi ibilbidean aldaketak egin ziren, eta udalak dio ez duela aldaketa horien berri.