Urumea ibaiaren ertzeko baserriak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute larunbatean
Egiako zubitik Martuteneko zubira hamabi bat baserri daude. Denboraren joana, borrokak eta uholdeak etsai gogorrak izan dira eraikin hauentzat. XXI. mendera zutik iritsi dira, bakoitza egoera desberdinean.
Cristina Urquijok Urumea ibaiaren ertzean dauden baserri horiek ezagutzeko bisita gidatua egingo du larunbatean (gaztelaniaz). Urquijo Martutenen bizi da, eta Urumearen Aldeko Bizilagunak elkarteko kidea da. 2006. urteaz geroztik espazio publikoen zaharberritzea, eraikinen eraberritzea eta hirigintza oinarri duten egitasmoetan dihardu lanean profesionak independente gisa.
Bisita gidatuan parte hartzeko ez da inon izena eman beharrik. Larunbatean 10:00etan geratu dira Ur Kirolak elkartearen eraikinean. Ibilbidea 13:00etan bukatuko da.