Bihar boluntarioen lana ezagutzera emango dute
Boluntarioek zer nolako lan egiten duten ezagutzera emateko ekitaldi berezia egingo dute bihar Bulebarrean. Goizeko 11:30ean hasiko dira eta kooperazio jolasak eta beste hainbat tailer egingo dituzte. Musika emanaldiak egongo dira eta bolondres izateko nahi adina informazio eskainiko dute.