Euskararen ibilbidea ezagutu dute AEKko hainbat ikaslek
Ordu eta erdiko ibilbidean hizkuntzaren eta hiriaren arteko harremanaren hainbat pasarte ezagutu dituzte. Besteak beste, kulturan, politikan, erakundeetan, eta historian hartu-eman hori nola gauzatu den azaldu die aktoreak ikasleei. Kantu txiki bat ere egin dute Parte Zaharrean, Mikel Laboa kantariaren omenezko plakaren aurrean.