Elena Asins artistaren 'Topaketa berankorrak' erakusketa inauguratuko dute gaur Koldo Mitxelenan
Irailaren 22a arte izango da zabalik 70eko hamarkadan aitzindaria izan zen, eta egun erreferente bihurtu da Elena Asins artista. Madrilen jaio zen 1940an. Egun, ordea, Euskal Herrian bizi da; 1996. urteaz geroztik Nafarroan bizi baita. Iaz Espainiako Arte Plastikoen Saria lortu zuen. Arte konputazionalari buruz egin duen ikerketa da bere ekarpen handienetako bat da; aitzindaria izan da eta egun ere ikertzen jarraitzen du. Koldo Mitxelenako Erakustaretoan artistaren bideo instalazioak, marrazkiak, serigrafiak eta bideo proiekzioak daude ikusgai. Topaketa berankorrak erakusketak bere lan berrienak jaso ditu. Menhir edo iruinarrien figuraren inguruan sortutako obra multzoa da. Erakusketaren ardatza, hain zuzen, aretoaren erdigunean dagoen menhir ilara bat da. Gaur arratsaldean inauguratuko dute erakusketa, eta irailaren 22a arte izango da zabalik.