Pantailaren historia bildu dute San Telmo Museoan
Pantaila Globala izeneko erakusketa jasoko du San Telmo Museoak bihartik irailaren 30era. Finean, hiru komisarioren, Bartzelonako zentro garaikidearen, eta museoaren lankidetzari esker sortu dute erakusketa. Pantailaren historia jaso dute, zazpi ataletan banatuta, eta berezitasun argi bat du, lankidetza. Izan ere, 270 herritarrek bidalitako bideoak ikus daitezke erakusketan. Bideo gehiago jasotzeko ere deia egin dute.