Euskaraz bizitzearen harrotasuna korrika erakusteko aukera
‘Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan, Kontseilua herri lasterketak prestatzen ari da 60 bat herritan. Hauen bidez, euskararen aldeko apustua egin dutenak elkartuko dituzte, irailaren 22an.
Euskarazbizinahidut.org webgunearen bidez egiteko aukera izango da. Haurrek 2 euro ordaindu beharko dituzte; eta 7 euro, Euskaraz bizi nahi dut dinamikako kamiseta ere nahi badute. Helduen kasuan ere bi aukera izango dira: kamiseta eskuratu nahi badute, 10 euro ordaindu beharko dute; 5 euro, aldiz, elastikorik ez badute nahi. Aipatu webgunearen bidez, gainera, lasterketari buruzko informazioa zabaltzen joango dira.
Dinamika gizartera zabaldu
Euskaraz bizi nahi dut dinamikak 2010eko maiatzaren 15an Iruñean egindako manifestazio batean du jatorria. Honen xedea, euskaraz bizitzeko nahia hainbat esparrutan ikustaraztea eta aldarrikatzea da. Izan ere, hizkuntzak gizarte alor guztietan eragina eta agerpena duenez, normalizazio prozesuan urrats kualitatiboak emateko, “eraldaketa sozial sakon”» behar baita. “Guztiok dugu zer egina eta zer esana”, gogoratu zuen Salaberriak.
Gizarteko arlo guztietan euskaraz bizi nahi duen jendea badela sinetsita, hainbat esparrutako kideekin elkarlanean ekimenak gauzatzen ari dira. Bide horretan, iraileko herri lasterketen aurrekari izan dira Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketa eta Hizkuntzaren keinua talde liburua. Azken horretan, 25 idazlek eta 26 ilustratzailek hainbat adierazpen artistiko erabiliz, euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu zuten.
“Bada uste bat dioena, txinatar guztiek batera salto egingo balute lurraren errotazioan eragingo luketela. Euskaldunok ez dugu lurraren errotazioan eragin nahi, baina euskaraz bizitzeko helburu edo nahi sendoa dugu”, gogoratu zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko koordinatzaile Iker Salaberriak. Hau da, euskaltzale guztiek aldi berean eskaraz bizitzeko baldintzen alde eginez gero, asmo hori erdietsiko luketela uste du Salaberriak. Euskararen aldeko “eraldaketa soziala” sustatzeko, Euskaraz bizi nahi dut dinamika abian jarri zuen 2010ean Kontseiluak. Atzo, egitasmoaren ekimen berria aurkeztu zuten Koldo Mitxelena Kulturunean: Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak.
Irailaren 22an, ehunka herritarrei euren nahia adierazteko aukera emango diete herri lasterketen bidez. Hauek Euskal Herriko 60tik gora herritan egingo dituzte, Donostia barne. “Harrotasunez, pozez, euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko kalera atera daitezen nahi dugu”, argitu zuen Sakanako lasterketako arduradun Eneka Maizek. “Garai hau euskararen garaia izan behar da, eta hala izan dadin eragin behar dugu. Herritarrok dugu giltza”, zehaztu zuen Salaberriak.
Tokian tokiko elkarteekin lankidetzan antolatzen ari dira egitasmoa. Bagerako lehendakari Dani Goñik argitu zuenez, Donostiako lasterketa prestatzeko San Silbestrekoaz arduratzen diren Amara Kiroleko kideekin harremanetan jarri dira.
Oraindik gauza asko zehazteko badituzte ere, ekimenaren oinarrien berri eman zuten. Lasterketak bi ibilbide izango ditu; bata haurrentzat, eta bestea, helduentzat. Parte hartu nahi dutenek irailaren 1etik aurrera izena eman beharko dute. Horretarako, herri bakoitzean guneak ezarriko dituzte; baina, halaber,