Murrizketen aurka, udaletxe aurrean
Murrizketen aurka protesta egiten ari dira udaletxe aurrean. Mariano Raxoiren gobernuak joan den astean ezagutarazitako neurrien aurkako elkarretaratzean dozenaka lagun bildu dira. Nahiz eta udal langileen ordezkariek deitutako ekintza izan, hauei herritar ugari batu zaizkie elkarretaratzeak iraun duen ordu erdian. Datorren ostiralean berriro irtengo dira kalera.