EHU Ibaetak ezingo du emakumeen saskibaloiaren gorengo mailan jokatu
EHU Ibaetak ezingo du saskibaloiaren gorengo mailan jokatu. Beraz, azken urteetan egin bezala, Espainiako Emakumezkoen Bigarren Mailan jokatuko du Azu Muguruzaren taldeak. Gorengo mailan jokatzeko aukera iritsi zitzaion EHU Ibaetari, baina ez du maila horretan jokatzeko beharrezkoa zuen diru kopurua lortu. Bigarren Mailako Ligan, hirugarren talderik onena izan zen EHU Ibaeta aurreko denboraldian, eta bere aurretik geratutako bi taldeek igoera lortu zuten zuzenean. Lehen Mailako talde bat, ordea, Ros Casares, desagertu egin zen ekonomia arazoengatik, beraz, EHU Ibaetak hutsune hori betetzeko aukera zuen. Taldeak Lehen Mailan izena emateko, 70.000 euro behar zituen berme moduan, eta ez ditu lortu.