Herrira mugimenduak presoen eskubideen alde "arraun" egingo du igandean, Bulebarrean
Herrira mugienduak igandean presoen eskubideen alde egingo duen Azken ziaboga ekimenean parte hartzera deitu ditu herritarrak. Kontxako Banderako estropadekin bat eginez, Bulebarrean ekintza “ireki eta parte hartzailea” egingo dute, 13:30ean. Mugimenduko bozeramaile Enara Rodriguezek azaldu zuenez, “lau lerro osatuz, ehunka herritarrek arraun egitea irudikatuko dute, euskal pilota elkarri pasatzen dioten bitartean”. Honekin, euskal preso politikoen askatzea antzeztu nahi dute.
Bestalde, Herrira-ko kideak larriki gaixorik dauden presoak askatzearen eta dispertsio politikarekin amaitzearen alde egin du. Bere ustez, hauek izango lirateke “hasierako lehen arraunkadak” eta “azken ziabogara iritsi eta irtenbidearen, bakearen eta normalizazioaren bideari aurre egiteko gakoak”.