Susana Garcia Chueca eta Denis Itxaso atzoko prentsaurrekoan
Urtea amaitzeko hiru hilabete falta direnean, proiektu asko geldituta eta murriztuta daudela dio Garcia Chuecak
Bilduk berak hilabete batzuk lehenago onartutako inbertsio planaren %9,8 bakarrik gastatu duela salatu zuen PSE-EEk atzo egindako agerraldian.
Susana Garcia Chuecak Ogasun zinegotziak helarazitako datuak hiritar guztiak «kezkatzeko modukoak» direla adierazi zuen, oso emaitza pobrea delako; batik bat, gehitu zuen, «urtea amaitzeko hiru hilabete falta direnean».
Honek guztiak hiria geldiarazi, inbertsioak galdu eta murrizketak jasotzera daramala adierazi zuen PSE-EEko zinegotziak. Gaineratu zuen oraingoan ez dela «oposizioaren errua, ezta Espainiako Gobernuarena» ere, soilik Bilduren errua dela.
10,5 milio zorretan
Garcia Chuecak inbertsio plana hamaika milioikoa dela esan zuen. Gehitu zuen udalak 10,5 milioiko zorra duela eta zorra ordaintzeko dirua badagoela; eta behin hori ordaindu ezkero, Espainiako Gobernuak berriz zorra eskatzeko aukera emango liokela. PSE-EEren ustetan, ezin da ulertu zergatik Bilduk ez duen zorra ordaindu berriro hartzeko aukera duenean. Bilduren erantzuna banketxeekin negoziaketan dabiltzala izan da.
Gehitu zuen egungo egoera ekonomikoa ona dela, eta gauzak aurrera ez eramatearen arrazoi bakarra udal gobernua ez dela gai.