EAJko Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Egibar, Ibaetan botoa ematen (Argazkia: Estitxu Zabala).
Hauteskunde gaueko garaile nagusia izan da EAJ Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baita Donostian ere. Jeltzaleek sei mila boto baino gehiagoren aldea atera diete PSE-EE eta EH Bilduri. Ehuneko ehuna zenbatu eta gero, EAJk 28.148 boto lortu ditu; PSE-EEk, 21.606; EH Bilduk, 21.193; eta PPk, 14.725.
Parte hartzea %66koa izan da, duela hiru urte baino ia hiru puntu gehiagokoa.