Auzoz auzoko emaitzak (Iturria: Bildu)
Parte Zaharra, Añorga, Igeldo, Zubieta, Intxaurrondo, Egia eta Martutenen izan da nagusi koalizioa.
Auzoz auzoko datuei so eginez gero –klik egin irudian-, emaitzak emaitza, argi geratzen da egungo udal gobernuak indar handia duela Donostian. EAJk gorakada izan du, baina koalizioa oraindik hainbat auzotan da nagusi. EH Bildu hiriko zazpi lekutan izan da bozkatuena; Alde Zaharra (EH Bilduk, 1.136 boto; EAJk, 1.130; PSE-EEk, 352; eta PPk, 322), Añorga (EH Bilduk, 519; EAJk, 410; PSE-EEk, 163; eta PPk, 80), Igeldo (EH Bilduk, 286; EAJk, 134; PPk, 56; eta PSE-EEk, 32), Zubieta (EH Bilduk, 116; EAJk, 31; PSE-EEk, 7; eta PPk, 0), Intxaurrondo (EH Bilduk, 2.167; PSE-EEk, 2.031; EAJk, 1.803; eta PPk, 816), Egia (EH Bilduk, 2.180; EAJ, 1.768; PSE-EEk, 1.693; eta PPk, 852) eta Martutenen (EH Bilduk, 411; EAJk, 380; PSE-EEk, 363; eta PPk, 175).
EAJ sei auzotan izan da nagusi; Amara Berri (EAJ, 4.041; PSE-EEk, 3.010; PPk, 2.546; eta EH Bilduk, 2.069), Amara (EAJk, 3.766; PPk, 2.446; EH Bilduk, 1.916; eta PSE-EEk, 1.896), Antigua (EAJk, 5.394; EH Bilduk, 3.192; PSE-EEk, 2.646; eta PPk, 2.569), Aiete (EAJk, 1.504; PSE-EEk, 1.052; PPk, 922; eta EH Bilduk, 636), Gros (EAJk, 3.917; EH Bilduk, 2.878; PSE-EEk, 2.653; eta PPk, 2.074) eta Loiolan (EAJk, 1.148; PSE-EEk, 1.050; EH Bilduk, 946; eta PPk, 540). PSE-EE, berriz, bi lekutan izan da bozkatuena; Altza (PSE-EEk, 3.567; EH Bilduk, 1.994; EAJk, 1.942; eta PPk, 953 ) eta Bidebietan (PSE-EEk, 1.111; EAJk, 774; EH Bilduk, 761; eta PPk, 473).
Parte Zaharrean, lehia bizia
Azken hilabeteetan izandako bilakaerari dagokionez, PP Aiete gabe geratu da. Joan den udal hauteskundeetan oraindik zen alderdi bozkatuena auzo horretan; igandean, EAJ eta PSE-EEren atzetik geratu zen Ramon Gomezek buru duen alderdia.
Parte Zaharrean lehia bizi izan da, sei botoren aldearekin besterik ez baitu mendean hartu EH Bilduk EAJ. Duela urte eta erdi, bostehun botoen aldea zegoen. Dena den, jeltzaleen igoeragatik berdindu dira gauzak, koalizioak ez baititu boto gehiegi galdu. Fenomeno hori auzo gehiagotan gertatu da.