Pablo Aranda, IMQ-ko medikua (Argazkia: IMQ)
Fortuna Kirol Elkarteak eta IMQ mediku aseguruak indarrak batu dituzte Behobia-Donostia lasterketari begira. Hala, lasterketako partaideak IMQren bidez mediku azterketak egiteko deskontuak izanten ari dira. Azken batean, kirola era osasungarrian eta bermeekin praktikatzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte partaideak. “Kirola erregulartasun jakin batekin egiten duen edonork gutxienez urtean behin mediku azterketa bat egitea beharrezkoa dela uste dut”, adierazi dio Pablo Arandak IRUTXULOKO HITZAri. IMQko kirol medikuntza saileko zuzendaria da Aranda, eta berari egindako elkarrizketa osoa argitaratuko du bihar egunkari honek.