Hurrengo geltokia: Amara
Hurrengo geltokia: Amara – Topoaren 100 urte erakusketa antolatu dutenek.
Gipuzkoako Burnibidearen Lagun Elkarteak eta Antxotarrok Historia Mintegiak antolatu duten erakusketan, Topoak auzoarekin izandako harremana ikusarazi nahi izan dute. Zehazki, Amararen auzo-memoria lantzen joatea da helburuetako bat.
Honela, lehenago Pasai Antxon egon den erakusketa ekarri dute Amarara, ondoren hainbat auzotan zabaltzeko asmoz. Amarako Ernest Lluch kultur etxean gaurtik urtarrilaren 26a bitartean ikusgai egongo da.
Erakusketaren ideia ez da soilik Topoaren inguruko erakusketa bat, memoria du oinarri. Pedro Perezi otu zitzaiola azaldu zuten atzo. Izan ere, Perez, bi elkarteen kide da, eta hura arduratu zen lehen argazkiak biltzeaz.
200 argazki baino gehiago
Erakusketak denetik biltzen du, ez argazkiak soilik. Bertan ikus daitezke urteak pasa ahala biltzen joan diren trenetako plakak, erabiltzen zituzten larrialdi sistemak, erramintak… eta baita ere, hainbat eta hainbat maketa.
Argazkien bilduma da, ordea, leku gehien hartzen duena. Guztira, 26 taulatan bilduta, 200 argazki inguru batu dituzte.
Askotan gogoratzen ez diren hainbat kuriositate ere azaldu zituzten atzoko aurkezpenean. Esaterako, mendeurrena ospatzen ari diren honetan, inork gutxik dakiela lehen bidaia hartan Irunera iritsi bezain pronto istripua izan zuela trenak.
Maketa martxan Gabonetan
Erakusketaz gain, hainbat ekimen antolatu dituzte mendeurrena ospatzeko, Hurrengo geltokia: Amara-Topoaren 100 urte lelopean. Liburu aurkezpenak, hitzaldiak, eta txikienentzat, Gabonetan zehar, tren maketa bat ibiliko da martxan bertan.
Hurrengo hilabeteetan erakusketa hainbat lekuetara zabalduko dute: otsailean, Altzara; martxoan, Intxaurrondora; eta apirilean, Loiolara.
Topoaren ehun urteak gogoratzeko erakusketa jarri dute Ernest Lluch kultur etxean.
Topoa Gipuzkoa plazatik irten eta Irunera iritsi zen lehenengo aldi hartatik, ehun urte igaro dira gaur. Topoa ez da tren bat bakarrik, auzoak eta bizitzak eraldatu ditu; edo hori iritzi dute behintzat, ehun urteak ospatzeko