Torturatuak izan diren lau donostiarrek beren testigantzak eskainiko dituzte
Euskal Memoriak torturaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Bihar, Tortura Euskal Herrian. Torturaren kontrako neurriak hitzaldia izango da. Julen Arzuaga, Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian liburuaren idazlea eta Lorea Bilbao, Torturaren Aurkako Taldeko kidea izango dira hizlariak.
Asteazkenean, berriz, azken bost hamarkadetan torturak Donostian izan duen eragina aztertuko dute, Torturaren aurkako ibilbidea torturaren begietatik mahai inguruaren bitartez. Bertan, tortura jasan duten lau donostiarrek hartuko dute parte, beren bizipenak azalduz. Bi ekimenak Egiako kultur etxean egingo dituzte, 19:00etan.