Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Hamabostaldian. (Argazkia: Iñigo Ibañez)
EAJk eta PSEk aurkeztu dute udalbatzarrerako erakunde adierazpena; bakoitzak bere aldetik.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) egoitza nagusia Bilbora aldatzearen berriaren aurrean, EAJk zein PSE-EEk adierazpen instituzional bat aurkeztu dute hurrengo udal batzarrean onartu eta Donostiako Udalak aho batez defenda dezan.
Izan ere, azken egunetan Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok (EAJ), EOSk eta Bilboko Okestra Sinfonikoak (BOS) bat egitea eta Euskadiko Orkestra Nazionala osatzeko proposamena luzatu du. Horrek, hala nola, EOSk Donostian duen egoitza bilbora aldatzearen mehatxua azaleratu du eta horren aurrean, bai PSEko zinegotzi Ernesto Gascok eta baita EAJko Eneko Goiak, Donostiako Udalak erantzun irmo bat eman dezan nahi dute.
Hau ordea, bakoitzak bere aldetik egin dute. Gascok azaldu duenez, haiek izan ziren adierazpen instituzionala udal batzarrerako erregistratzen lehenak. Izan ere, nahiko haserre azaldu da Bilbaoren asmoekin: “Iritsi da ordua, dena Bizkaiarentzat nahi duen Jose Luis Bilbaori hankak geratzeko”, esan du.
Goiak bestalde, esan du, garrantzitsua dela EOSen egoitza Donostian egotea, are gehiago 2016a hain gertu egonda. Bera era EAJko kide izanik, esan du, bera Donostiako zinegotzi moduan hitz egiten ari zela, eta EAjk ez duela ezer ere esan oraindik. Onartu duena da, jarri dela alderdiarekin kontaktuan, baina azaldu du bera ez dela “Jaurlaritzako ordezkari”, eta beraz ez duela zer esanik. Argi utzi du, ez duela egoitza mugituko duten “beldurrik”, eta Bilbaori dagokionez, “bere interesen defentsan” aritu dela uste duela, eta hori, zilegi iruditzen zaiola.