San Telmo Museoaren kanpoaldea (Argazkia: Estitxu Zabala)
2013ko Europar Museoaren Sarirako izendatutakoen zerrenda ezagutarazi du gaur Europako Museoen Foroak. Zerrenda horretan, Europako Kontseiluko 21 herritako 28 museo daude, eta tartean, Donostiako San Telmo Museoa ageri da. Beraz, San Telmoko ordezkaritza bat Belgikara joango da maiatzean egingo den sari banaketara. EMYAren sari banaketa ekitaldia maiatzaren 18an egingo dute, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta; aurten honako gaiaren inguruan burutuko dute: Museoak (memoria eta sormena) = gizarte aldaketa.