Erakusketan ikus daitezkeen argazkietako bi.
‘Elkarrekiko menpekotasunak’ erakusketa zabalduko dute Groseko Okendo kultur etxean, gaur, 18:00etan. Pertsonen arteko menpekotasuna du oinarri, eta bederatzi emakume artistaren lanak jasotzen ditu. Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak eta Esther Moreno komisarioak goizeko aurkezpenean gogorarazi dute, pertsonen zaintza emakumeek betetzen duten lana izaten dela. “Zergatik hartzen dugu emakumeok zaintzaren ardura? Eta zergatik ahazten gara gure buruaz zaintzaren zama guregain hartzen dugunean?”, aipatu du Sampedrok. Azken batean, erakusketaren helburua, aspalditik feminismoaren munduan dagoen debatea gizarteratzea da. Izan ere, pertsona helduen zein haurren zaintzaren ardura nagusiki emakumeek betetzen dutela diote erakusketako arduradunek, eta gutxi baloratzen lana dela.
Esther Morenok erakusketako obren inguruko azalpenak eman ditu (Argazkia: Estitxu Zabala)
Apirilaren 27a arte egongo da zabalik erakusketa, eta sarrera doakoa da.