Jon Santacana eta Miguel Galindo (Argazkia: CPE)
Jon Santacana, ikusmen arazoak dituen eskiatzaile loiolatarra, ez da garaipenak lortzeaz nekatzen. Eski Alpinoko Europako Kopa Paralinpiarra izabazi zuen otsailean; Eski Alpinoko Munduko Txapelketa Paralinpiarrean, berriz, hiru urrezko domina lortu zituen, jaitsieran, super erraldoian eta eslalom erraldoian. Oraingoan, berriz, Eski Alpinoko Munduko Kopa Paralinpiarra irabazi du Santacanak; oraingoan ere, Miguel Galindo gidaren laguntzarekin. Hala, Urrezko Globoa lortu du Santacanak. Errusian jokatu dute lehia, martxoaren 7tik 11ra, Sochin. Hain zuzen ere, bertan jokatuko dituzte datorren urtean Neguko Paralinpiar Jokoak.