Jendetza bildu da Herridantzaren erromerian
http://youtu.be/TghX1hSLmTw
Hileko hirugarren igandetan egiten dute saioa Bulebarrean, gaur ere ez dute huts egin.
Jendetza bildu da ohi bezala, euskal dantzen doinura hankak astinzeko. Bulebarrean egin dute topo Herridantzako kideek eta han aritu dira musika doinuak taldean jarraituz.
Normalean 300 bat lagun biltzen dira hilabeteko hirugarren igandean eta gaur ere hor inguru bildu dira.
Euria ez da oztopo izan, 12:00ak jo dituenean, txanoa jantzi eta dantzari ekin diote, tanta batzuk ari zituen arren.