Parte Zaharra girotu dute Baionako Aviron eta Eibar taldeetako zaleek
Eguraldi onak lagunduta, eta larunbaterako aurreikusitako ekimen anitzak direla eta, jende andana hurbildu da Donostiara eguna pasatzera. Hain zuzen ere, Parte Zaharra lepo egon da eta, bertan, kirol zaleak nabarmendu dira beste bisitarien gainetik. Errugbiari dagokionez, Baionako Avironek Toulon taldearen aurka jokatuko du Anoetan. Horrenbestez, Lapurditik etorritako herritar asko ibili dira Parte Zaharrean barrena, euren bufanda eta ikurrekin. Futbolari dagokionez, Eibarko zaleak ere bertaratu dira Donostiara; izan ere, Zubietan, Sanseren aurka jokatuko du euren taldeak arratsaldean.