Luzuriagako langileen lekukotasunak jaso ditu Koldo Izagirrek
Pasaiako Luzuriaga fabrikaren inguruko kontakizuna jaso du Koldo Izagirrek ‘Voz y vida obrera Luzuriaga hogeita bost lekukotasun’ liburuan. Izenburuak berak dioen moduan, fabrika hartako 25 langile ohi elkarrizketatu ditu, euren lekukotasunak jasotzeko. Hala, jasandako lan baldintzen berri izan du, euren ahotik. Elkarrizketatuen artean daude Jesus Aizpurua eta Sabino Ormazabal donostiarrak, besteak beste. “Errelato xumeek sinisgarritasuna ematen diete datuei”, aipatu du Izagirrek.