Ocean Colour Scene: Brit poparen kultuzko musika taldea
Ingalaterrako taldea eta Javier Sun musikari donostiarra Intxaurrondo kultur etxean ariko dira gaur zuzenean.
90eko hamarkadan, brit poparen eztanda betean, Ocean Colour Scene taldea kultuzko banda bihurtu zen musika zaleen artean. Joan den otsailean argitaratu zuten disko berri bat: Painting. Hirukotearen ibilbidean hamargarrena da. Hamazazpi urte dira Moseley Shoals (1996) diskoa kaleratu zutenetik. Orduan lortu zuten arrakasta. Marchin’ Already (1997) diskoa argitaratu zuten ondoren, eta are gehiago hazi ziren. The Day We Caught The Train, Hundred Mile High City edo Better Day Erresuma Batuko rockaren ereserki bihurtu ziren. Talde beteranoa Intxaurrondo kultur etxean izango da gaur zuzenean (22:00).
Haiekin batera, artista gonbidatu gisa ariko da Javier Sun musikari donostiarra.