Gurutze Gorriaren postua Bulebarrean. (Argazkia: K. M.)
Gurutze Gorriak antolatuta, eskuz egindako 1.500 bihotz jarri dituzte salgai Bulebarrean.
Esku Solidarioen Eguna dela eta, eskuz egindako bihotzak salgai jarri dituzte, krisiak eragindakoei laguntzeko asmoz. Hala, Gurutze Gorriak 10:00etan Bulebarrean jarri du karpa eta bertan hainbat tamaina, kolore eta preziotako bihotzak izango dituzte salgai 18:30ak bitartean.
Bihotzak Donosti Knit elkarteko hainbat emakumek egin dituzte, guztira 1.500, eta goizean zehar “mugimendua” egon dela azaldu dute. Irabaziak Gurutze Gorriak jasoko ditu
Orain inoiz baino gehiago programarentzat. Hain zuzen ere, krisiak eragindako gipuzkoarrei laguntzeko programarako.