Hurrengo urtean 200 toki gehiago eskainiko dituzte Udal Musika eta Dantza Eskolan
webgunean.
Zozketa publikoa ekainaren3an egingo dute eta onartuen zerrendak zein itxaron zerrendan daudenenak ekainaren 5ean argitaratuko dituzte.
Irakasgai berria Intxaurrondo eta Altzan
Iaz hasi zituzten musika eskolak Intxaurrondoko kultur etxean zein altzako Casares-Tomasene kultur etxean. Aurten eskola horiek mantentzeaz gain, irakasgai berri bat ere gehituko dute. Hain zuzen ere, 8 eta 10 urte bitartekoentzako kantu eta instrumentu tailerra.
Gaurtik maiatzaren 24a bitartean, irekita dago izen emate epea; zerrendak ekainaren 5ean argitaratuko dituzte.
Udal Musika eta Dantza Eskola hurrengo ikasturteari begira dago jada. Iaz, 1.900 toki eskaini zituzten, eta Kultura ordezkari Nerea Txapartegik jakinarazi duenez, aurten eskaintza handitzea da helburua; hain zuzen ere, 200 bat toki inguru gehiago eskaintzea.
Izan ere, eskaintza ez da “hutsean” egiten duten zerbait, eskaerek ere gora egin baitute. Hala, batik bat 4 eta 7 urte bitartekoei zabalduko zaie eskaintza. Izen ematea gaurtik zabalik dagoela azaldu du Txapartegik; “orain da toki bat lortzeko garai onena”, gogorarazi du. hala, maiatzaren 24a bitartean egin ahal izango dira eskaerak, Musika eta Dantzaren Bulegoan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00 bitartea eta 16:00etatik 18:00ak artean edota haien