Loiolako Erriberan greba erdizka nabari da
Loiolako Erriberan kontua banatua dago. Okindegi bat itxia, bestea bi irekiak, tabernen erdiak daude zabalik, eta farmazian lanean ari dira. Soccer world kirol pistak irekiak daude, baina haur batzuk bakarrik ari dira bertan futbolean. Ikastolako patioan ere haur gutxi batzuk jolasean dabiltza heldu batzuen begiradapean.