Gazteen Antzerki Topaketen sari banaketa, Antzoki Zaharrean. (Argazkia: Donostiako udala)
XXV. Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa amaitu berri da. Beren sormena eta lanaren emaitza erakutsi dute, antzezlanak eskainiz hiriko hainbat txokotan, eta azkenik, merezitako saria jaso dute.
Ostegunean egin zen sari banaketa Antzoki Zaharrean Oscar Terol umorista gonbidatu zuten sariak emateko, Silvia Manzano, Jonan Alonso eta Eñaut Gantxegi epaimahaikideekin batera. Bertan izan ziren Topaketan parte hartu duten antzerki taldeak ere.
Hauek izan dira aurtengo talde sarituak: gaztetxoen mailan, eszenatzerik onenaren saria Marga Altolagirrerentzat izan da,
Bautizo a Palos lanagatik.
Gurutzadak, Egia Kultur Etxeko Antzerki Tailerraren saioak, talde artistikorik onenaren saria jaso du; eta lanik onenari saria, Zurriola Antzerki Eskolakoen Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanarentzat izan da.
Senior kategorian, eszenatzerik onenaren saria EHUko espresio guneko taldearentzat izan da Eros, diario de un taller de teatro lanagatik.Teatravishekoek talde artistikorik onenaren saria jaso dute
Neva lanagatik; eta lanik onenaren saria, berriz, Zurriola Antzerki Eskolakoek jaso dute,
Psikiatriko bateko ametsak antzezlanagatik.
Ospakizuna Pollo Rosa antzerki taldeak aurkeztu eta dinamizatu zuen,
Conccertinoren moldaketa bat eskainiz ospakizunera gerturatu ziren guztiei.