(argazkia: realsociedad.com)
Realak bihar jakingo du zein aurkari eta noiz izango dituen aurrez aurre 2013-2014 denboraldiko Lehen Mailako Ligan. Izan ere, Las Rozaseko Futbolaren Hirian, Madrilen, Espainiako Futbol Federazioaren Batzar Orokorra egingo dute bihar, eta bertan, egutegiaren zozketa ofiziala egingo dute.
Bestetik, abuztuaren 9an jakingo du talde txuri-urdinak Txapeldunen Ligako atariko kanporaketan zein izango duen aurkari. Suitzako Nyon hirian egingo dute zozketa.