Elias Kerejeta omenduko dute gaur
Euskadiko Filmategiak, Donostiako Zinemaldiak eta SADEk emanaldi bat egingo dute gaur 20:00etan Principen.
Elias Kerejetaren eta Antxon Ezeizaren A traves del futbol (1962) eta Gracia Kerejetaren El ultimo viaje de Robert Rylands (1996). Bi film hauek proiektatuko dituzte gaur, Euskadiko Filmategiak, Donostiako Zinemaldiak eta SADEk Elias Kerejeta zena omentzeko prestatu duten emanaldian.
Gracia Querejeta zuzendaria, Elias Kerejetaren alaba, izango da orain dela gutxi hil den ekoizle hernaniarrari egingo dioten omenaldiko protagonista. Principe zinemako 7.aretoan egingo dute gaur omenaldia, 20:00etan.