Kurt Baker Band, Le Bukowskin
Rockin’ for a living azken lanaren arrakastaren ondoren, Brand New Beat lanarekin itzuli da Kurt Baker. The Beatles, Elvis Costello, Joe Jackson, Thin Lizzy, Cheap Trick eta Ramones zalea da, eta inork baino hobeto moldatzen ditu lelo ahaztezineko eta melodia perfektuko power pop kantak. Gaur, asteartea, Le Bukowskin izango da zuzenean, 20:30ean. Sarrera: 8 euro.